Indarkeria edo sexu erasoen biktimen arretarako mahaia osatu dute
Indarkeria matxistaren edo sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta eskaintzen dieten udal sailetako eta udalez gaindiko erakundeetako adituez osatutako mahai tekniko bat eratu dute Lekeition.Joan den martxoaren 2an egin zen osoko bilkuran onartu zu...
Joan den martxoaren 2an egin zen osoko bilkuran onartu zuten, aho batez, indarkeria matxista eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobetzeko Lekeitioko Udaleko Protokoloa. Protokolo horri jarraituta, osoko bilkuran onartu eta epe laburrean eratu dute mahai teknikoa.
Zehazki, Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzua, Lekeitioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko teknikaria, Lekeitioko Udaltzaingoa, Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuak, Lekeitioko osasun etxeko profesionalak, Ondarroako komisaldegiko Ertzaintza eta herriko hiru ikastetxeetako ordezkariek osatzen dute mahaia.
Urtean ohiko bilera bi
«Mahai horrek dauzkan betebeharrak, besteren artean, atenditu diren kasuetan egindako esku-hartzeak aztertu eta ebaluatzea eta Protokoloan hobekuntzak proposatzea izango da, biktimei ematen zaien arretaren kalitatea hobetu ahal izateko», azaldu dute sustatzaileek.
Mahai teknikoak urtean ohiko batzar bi egingo dituela aurreratu dute.