Milioi bat kilo antxoa lehorreratu dituzte egunotan Ondarroan
Kantauri itsasoan antxoa gehien eduki dituen portua izan da Ondarroakoa. Oro har, antxoa txikia porturatu dute. Beste ontzi bat atoian zekarren ontzi batek istripua izan du, Saturraran pareanAsteon, aurreko astean baino askoz antxoa gehiago porturatu d...
Kantauri itsasoan antxoa gehien eduki dituen portua izan da Ondarroakoa. Oro har, antxoa txikia porturatu dute. Beste ontzi bat atoian zekarren ontzi batek istripua izan du, Saturraran parean
Asteon, aurreko astean baino askoz antxoa gehiago porturatu dute Ondarroan. Kofradiako arduradunek igorritako datuen arabera, astelehenetik atzora bitartean, 1.010 tona deskargatu dituzte. Hain zuzen ere, Kantauri itsasoan antxoa deskarga gehien eduki dituen portua izan da.Antxoaren tamainari askotariko izan da, baina, oro har, txikia lehorreratu dute. Tamaina txikia eta kopurua oso handia izan direla kontutan edukita, arraina nahikoa merke saldu da bentan; bataz beste, 1,74 euroan saldu da kiloa.
Atzo, esate baterako, antxoa deskargatzen aritu diren ontzi kopurua handia izan zen. Goizean goizetik hasita, moilan arrantzaleen eta erosleen joan-etorria handia izan zen, eta bentan, esate baterako, arratsaldeko lehen orduetara arte antxoa etengabe saldu zen. Guztira, 345.000 kilo baino gehiago saldu ziren, eta, bataz beste, 1,53 euroan saldu zen kiloa.
Aurreko egunetan ere bai
Herenegun, 450. 000 kilo saldu ziren, eta martitzenean, ostera, 180.000 kilo. Astelehenean saldu zen kopururik txikiena: 35.000 kilo. Prezioari dagokionez, eguaztenean, kiloa, bataz beste, 1,64 euroan saldu zen, eta martitzenean, 2 euro eskasean. Astelehenean harrapaketa kopurua oso txikia izan zenez, arraina zer edo zer garestiago saldu zen. 2,82 euro bueltan.
Istripua portura bidean
Atzo portura bidean, gainera, baxurako bi arrantzontzik istripua eduki zuten badian. Antza denez, Lekeitioko Ondarzabal ontziak arrantzan ari zela sarea harrapatu zuen helizean. Bermeoko Lekanda arrantzontziak atoian ekarri zuen Ondarroara arte, baina Lekanda porturatzeko maniobrak egiten ari zela, atoiko txikota helizean harrapatu, eta baxurako bi ontziak nora ezean geratu ziren, Saturrarango harkaitzen parean. Egoera horren aurrean, baxurako beste ontzi batzuk laguntza ematera joan ziren Ongi etorri (Ondarroa) eta Angel padre (Colidres, Kantabria), esaterako, Gurutze Gorriko ontziagaz eta Itsas Salbamenduko helikopteroagaz batera.
Informazio iturri ezberdinen arabera, Ondarzabal-ek Saturrarango harkaitzak jo zituen, eta okertuta geratu zen. Ongi etorri-k lagundu zion portura sartzen, eta Lekanda-ri Angel Padre-k lagundu zion. Ostean, Ondarzabal karrora igo zuten, kalteak aztertzeko, eta Lekanda-ren helizea urpekaria bat zen ikustekoa.