Eguzki erupzioen eraginen inguruko hitzaldia egongo da Ondarroan
Teresa del Rio Gaztelurrutia fisikaria izango da hizlaria. Lurraren eta Eguzkiaren arteko erlazioa azalduko du. Hitzaldia zuzenean emitituko da, Internet bidezZientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, eguzki erupzioek Lurrean nola eragiten duten azaltz...
Teresa del Rio Gaztelurrutia fisikaria izango da hizlaria. Lurraren eta Eguzkiaren arteko erlazioa azalduko du. Hitzaldia zuzenean emitituko da, Internet bidez
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, eguzki erupzioek Lurrean nola eragiten duten azaltzeko hitzaldia egongo da astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin.Teresa del Rio Gaztelurrutia fisikaria izango da hizlaria. «Azken urteetan eguzki erupzioen inguruko albisteak gehitu egin dira. Baina, zer dira eguzki erupzioak? Gure eguneroko bizitzan eragiten al dute? Eguzkia beti hor egon bada, zergatik dira orain albiste?». Galdera horiei guztiei erantzuna emango die Del Riok.
Hitzaldian Eguzkiko aktibitatearen eta Lurraren arteko erlazioa ere deskribatuko duela jakitera eman du fisikariak. «Eguzki ekaitzek espazioan eta komunikabideetan nola eragiten duten azalduko dut». Horren ondorioz, Lurrean ekaitz magnetikoak ere sortu ahal direla azpimarratuko du; ekaitzak eta horiek eduki ahal dituzten eraginak aurreikusteko gaitasuna ere hizpide izango du.
2009az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da Del Rio. Ordutik, bere ikerketak planetan zientzien ingurukoak izan dira. Gaur egun, gainera, Saturnoko alde polarrei buruzko tesi bat zuzentzen ari da.
Zuzenean, Internet bidez
Orain arte ez modura, asteleheneko hitzaldia zuzenean ikusi ahalko da, Periscopetik (www.periscope.tv). Beraz, astelehenean Beikozinin egoteko aukerarik ez daukaten herritarrek Internet bidez jarraitu ahalko dute Del Rioren hitzaldia.