«Bidea jorratzen» jarraituko dute, apirilaren 30ean, Markina-Xemeinen
Egun osoko jaia antolatu du Markina-Xemeingo herri dinamikak. Astelehenean hasita iaz egindako oihalen erakusketa egongo da Mutrikuko Zabielen. Adierazpena osatu nahi dute herritarrekinJoan den urteko Joste Egunari jarraipena eman eta galdeketarantz bi...
Egun osoko jaia antolatu du Markina-Xemeingo herri dinamikak. Astelehenean hasita iaz egindako oihalen erakusketa egongo da Mutrikuko Zabielen. Adierazpena osatu nahi dute herritarrekin
Joan den urteko Joste Egunari jarraipena eman eta galdeketarantz bidea egiteko asmoagaz, Bidea Jorratzen jaia antolatu du apirilaren 30ean, Markina-Xemeingo Gure Esku Dagok. Egun osoko jaia izango da, musika, solasaldi, bazkari eta guzti.Trikitilariekin lagunduta egingo den kalejiragaz hasiko da jaia 12:00etan, eta herrian zehar dantza giroan ibilita, Arkupe aurrera joango dira denak, hurrengo ekitaldiari hasiera emateko.
12:30ean galdeketa egin duten edo ekainean egitekoak diren Dima, Ispaster eta Arrakundiagakoekin solasaldian jarduteko aukera egongo da, pintxo eta guzti. Gainera, nagusiek solasaldian parte hartu ahal izateko, bitartean, umeentzako jolasak egongo direla jakitera eman dute Markina-Xemeingo Gure Esku Dagoko kideek.
14:30 kantu bazkarian batzeko ordua izango da. Paellak, oilaskoak, postreak eta kafeak osatzen dute menua, eta jatorduan parte hartu nahi duenak apirilaren 26ra arte edukiko du txartelak erosteko aukera. Nagusientzat 15 eurotan eta ume, ikasle eta langabetuentzat 12 eurotan eskuratu daitezke txartelak Patxua, Sakris eta Zeharka tabernetan.
Bazkalostea jolasean igaro eta gero, erromeria egongo da, 18:00etan, Plazabarripean.
Eguraldi ona egonez gero, ekitaldi nagusia, Arkupe aurrean egiteko asmoa dauka Gure Esku Dagok. Bestela, Plazabarripean izango dela aurreratu dute.
Bidea guztien artean jorratzen jarraitzeko, herritar denak gonbidatu dituzte jaian parte hartzera. «Iaz ere giro ikaragarria egon zen, eta aurten ere hori lortu nahi dugu».
Erakusketa Mutrikun
Astelehenetik maiatzaren 1era, Zabiel Kultur Etxeko erakusketa aretoan iaz Mutrikun taldeka egindako oihalak egongo dira ikusgai, 18:00etatik 20:30era. Erakusketa egunetan, gainera, Gure Esku Dagoko materiala erosi eta bazkide egiteko aukera egongo da.
Hurrengo egunetan, bestalde, Mutrikuko Gure Esku Dagoko kideek, erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena osatu eta adostu nahi dute herritarrekin. Ekintza horretan parte hartu nahi dutenak apirilaren 30ean, 12:30ean, Zabielen batuko dira. Ekarpenak egiteko aukera izango dela jakitera eman dute.