Adam Gilesen kontzertua hartuko du gaur 'Aita Guria' baleontziak
Orain dela hile batzuetatik Bilbon finkatuta dagoen Adam Giles kantautore britainiarrak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean, Bermeoko Aita Guria baleontzian.19:00etan hasiko da kontzertua, eta beragaz batera Yurena Nuño Arana biolontxelo-jotzail...
19:00etan hasiko da kontzertua, eta beragaz batera Yurena Nuño Arana biolontxelo-jotzailea eta Galder Uste Dut bateria-jotzailea egongo dira baleontzian. Yurena Nuño Arana Bermeoko Musika Eskolako biolentxelo irakaslea da.
Baleontziaren edukiera eta aforoa mugatua denez, sarrera kopurua ere mugatua izango da. Sarrerak Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (GIZ) eta Aita Guria baleontziaren dendan eros daitezke, 3 eurotan.
Hile gutxi batzutan goitik beherako aldaketa ezagutu du Adam Gilesek. Londresko La City auzoa utzi, zuzenbide mundua eta auziak albo batera utzi, eta Bilbon abiatu du bere bizitzaren pasarte berri bat. Iaz, Villa de Bilbao musika lehiaketako Pop-Rock abeslari onenaren saria jaso zuen.
Urte hasieran kaleratu zuen Alex Gamblek Kanadan ekoiztutako Unravelled izeneko hirugarren EPa. Berak konposatutako lau kantuk eta Fink taldearen Looking Too Closery abestiaren bertsioak osatzen dute lana. Bere musikan garrantzitsuak dira hitzak; izan ere, lehenik eta behin letrak idazten ditu eta ondoren musika jartzen die.