Liburu eguna ospatzeko ekitaldi ugari egingo dituzte egunotan
Ipuin kontalarien saioak eta tailerrak prestatu dituzte herrietan. 'Bookcrossing' ekimena egongo da Gernikan eta Markinan. 'Oparitu, irakurri, gozatu' kanpaina martxan da herri batzuetanDatozen egunotan ekitaldi ugari egingo dituzte bertoko zenbait uda...
Ipuin kontalarien saioak eta tailerrak prestatu dituzte herrietan. ‘Bookcrossing’ ekimena egongo da Gernikan eta Markinan. ‘Oparitu, irakurri, gozatu’ kanpaina martxan da herri batzuetan
Datozen egunotan ekitaldi ugari egingo dituzte bertoko zenbait udalerritan, Liburuaren Nazioarteko egunaren inguruan. Batik bat ipuin kontalariak eta literatur tailerrak prestatu dituzte.Halaber, azken urteetan legez, Bizkaiko Foru Liburutegiaren laguntzagaz, Bookcrossing ekimenagaz bat egin dute Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen. Herriko kaleetan eta herritarrak biltzen diren guneetan liburuak jarriko dituzte.
Bestalde, Oparitu, irakurri, gozatu kanpaina ere martxan da dagoeneko Gernika-Lumoko, Mutrikuko eta Ondarroako udal liburutegietan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimena apirilaren 1etik maiatzaren 31a arte gauzatuko dute. Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea dira proiektuaren helburu nagusiak.
Irakurzaletasuna bultzatuz, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea da kanpainaren asmoa, irakurtzeak eta oparitzeak dakarten gozamenaren bidez.