Lekeitioko R.M. Azkue ikastolak antolatuko du 2019ko Ibilaldia
Lekeition egingo da 2019ko Ibilaldia, eta Resurreccion Maria de Azkue ikastolak izango du Bizkaiko ikastolen jaia antolatzeko ardura.Hain zuzen ere, R.M. Azkue ikastolako ordezkariek HITZAri jakinarazi diotenez, astelehenean hartu zen erabakia.Aurten, ...
Hain zuzen ere, R.M. Azkue ikastolako ordezkariek HITZAri jakinarazi diotenez, astelehenean hartu zen erabakia.
Aurten, Durango izango da Ibilaldia hartuko duena, Dagigun! lelopean. Maiatzaren 29an ospatuko dute Bizkaiko ikastolen jai handia.
Bestalde, datorren urtean, Mungian egingo da, eta 2018an Santurtzin.
Bertoko udalerrie dagokienez, 2014ean Gernika-Lumon ospatu zen Ibilaldia, Euskararen Bihozfera lemapean. Lea-Artibai eskualdean, Boga! lelopean Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko R. M. Azkue ikastolek elkarlanean antolatu zuten Ondarroan 2011ko Ibilaldia. Eta urte bete lehenago, Bermeon egin zen Bizkaiko ikastolen jaia, Marigoran Kikunbera lemapean.