Muxikarra igandean zendu zen
Venezuelan, 67 urterekin. Gaixotasun larri bat zeukan eta nahiz eta sendatu zen, bere osasun egoerak okerrera egin eta zuen berriro.
Aldanaren heriotza eta deportazioak salatzeko
manifestazioa egingo dute gaur arratsaldeko 19:30etan Gernikako Merkurio Plazan. Ostiralean berriz Muxikan egingo diote omenaldia eta atzo Zornotzan gogoratu zuten Aldana.
Sortuk doluminak adierazi dizkie Aldanaren senideei eta lagunei, eta euskal deportatuen «egoera larria» salatu du.
Gaur egun oraindik «ehunka» euskal herritar deportatu, erbesteratu eta iheslari daudela nabarmendu eta egoera honekin bukatzeko lan egingo duela adierazi du Sortuk.
1949an Gorozikan jaioa, 70. hamarkadaren bukaeran Ipar Euskal Herrira ihes egindakoa, Ziburun atxilotu zuten eta 1985eko urrian Ekuadorrera deportatu zuten.
1986an bera eta berarekin bizi zen Alfonso Etxegaraik Punto y hora de Euskal Herria-ri adierazi ziotenez poliziek bahitu eta 24 orduz torturatuak izan ziren. Poliziak ETAk bahituta zeukan Pedro Guzman enpresari eta Athleticeko zuzendaritzako kidea non zegoen atera nahi zieten. Poliziak 1986ko urtarrilaren 10ean askatu zuen Guzman.
Estatu Batuek Panama inbaditu zuten urtean Aldana bertan zegoen deportatuta eta Juan Sebastian Laboa Vatikanoaren nuntzio apostoliko pasaitarraren egoitzan babestu zen Aldana, Juanjo Aristizabal, honen emazte Jone Idigoras, Koldo Saralegi eta Juan Carlos Arriaran euskal deportatuekin. Hantxe zen, halaber Noriega jenerala, hain zuzen AEBk harrapatu nahi zuten diktadorea.
Nuntzioak berak egin zituen gestioak euskal deportatuak herrialde seguru batera eramateko. Hala 1990eko otsailean Venezuelara eraman zituzten.
Azken urteotan, gaixotasun larri bat izan zuen eta nahiz eta sendatu zen, bere osasun egoerak okerrera egin zuen eta igandean hil zen.
Sortuk doluminak adierazi dizkie Aldanaren senideei eta lagunei, eta euskal deportatuen «egoera larria» salatu du.
Gaur egun oraindik «ehunka» euskal herritar deportatu, erbesteratu eta iheslari daudela nabarmendu eta egoera honekin bukatzeko lan egingo duela adierazi du Sortuk.