Zapatua da umeen abesbatzan izena emateko azken eguna
Eskola umeen Aste Santuko oporraldirako umeen abesbatza deituriko saio bereziak prestatu dituzte Ibarrangelun.Datorren astelehen hilak 21 eta eguazteneanhilak 23 izango dira aipatu saioak. 11:00etatik 12:30etara batuko dira umeak udalerriko kultur etxe...
Datorren astelehen hilak 21 eta eguazteneanhilak 23 izango dira aipatu saioak. 11:00etatik 12:30etara batuko dira umeak udalerriko kultur etxean.
Sei eta hamabi urte bitarteko umeek arnasketa ariketak, ahots erabilera teknikak, eta joko musikalak landuko dituzte. Hain zuzen ere, joko musikalen atal horretan, Euskal Herriko eta mundu osoko abestiak jokoen bidez kantatuko dituzte.
Kultur etxean izena eman
Parte hartzeko asmoa dutenek, zapatua dute izena emateko azken eguna. Kultur etxean (Ibaeta, 4) eman behar da izena, eta bost euro ordaindu behar dira. Bertaratzerik ez dutenentzat hau da kultur etxeko telefono zenbakia: 946 276 198.