Mutrikuko Antzerkiaz Blai!-k hamar lan taularatuko ditu abenduaren 17ra bitartean
Akelarre eta Goizeko Izarra herriko taldeen eskutik zazpi lan taularatuko dira Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Aurten, talde amateur gehiago egongo direla nabarmendu dute antolatzaileekMutrikuko Udalak antolatuta, etzi hasiko dira Mutrikuko Antzerkiaz B...
Akelarre eta Goizeko Izarra herriko taldeen eskutik zazpi lan taularatuko dira Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Aurten, talde amateur gehiago egongo direla nabarmendu dute antolatzaileek
Mutrikuko Udalak antolatuta, etzi hasiko dira Mutrikuko Antzerkiaz Blai! jardunaldiak. Abenduaren 17ra bitartean sei emanaldi eskainiko dira Zabiel Kultur Etxean. Antolatzaileek antzerki zaletasuna duten guztiak saioetara gonbidatu dituzte.Hain zuzen ere, bost talderen eskutik hamar lan taularatako dira. Horien artean, ohi modura, Mutrikuko bi talde egongo dira: Goizeko Izarra eta Akelarre.
Hain zuzen ere, zazpi lan taularatuko dira herriko taldeen eskutik. Azaroaren 29an, Zuk ez nauzu sendatuko, Eguneroko gauzak eta Belarri ona eta entzun nahi ez lanak antzeztuko dituzte Goizeko Izarra taldeko kideek. Akelarre taldeko kideek, aldiz, lau lan taularatuko dituzte. Taldeko gazteenek abenduaren 12an eta 14an Doktore, zer gertatzen zaio nire alabari?, Arratsaldero seietan eta Eufrosina Aztia lanak antzeztuko dituzte, eta nagusienek, Hauxe bai baserri xelebria! lana taularatuko dute abenduaren 17an.
Urtero egin modura, gainera, Goizeko Izarra ikastolako eta San Migel ikastetxeko LH5 eta 6ko ikasleentzat saio berezia eskainiko dute Akelarrekoek. Hain zuzen ere, abenduaren 12an estreinatu diren antzerki berberak ikusteko aukera izango dute.
Sustraietara buelta
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, hasieretako urteetako formatua berreskuratuko du jaialdiak. «Jaialdia egiten hasi zireneko lehen urteetan, batez ere, talde amateurrekin antolatzen zuten jaialdia Goizeko Izarra taldeko kideek. Aspaldiko urteotan, aldiz, nahi baino talde amateur gutxiago izan ditugu, eta aurten, gehiago izango ditugu», azaldu du Iratxe Gimenez kultur teknikariak.
Emanaldi guztiak Zabiel Kultur Etxeko ganbaran eskainiko dira, eta azaroaren 22an eskainiko den antzezlana izan ezik, beste guztietan sarrera doakoa izango da. Zehatz esanda, Itzurungo uhinak taldearen Zaharrak berri lana ikusteko hiru euro ordaindu beharko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, emanaldia hasi aurretik sarrerak lehiatilan erosteko aukera egon da. «Ordu erdi bat arinago salgai egongo dira txartelak».
Antzezlanen gaiei dagokionez, horiek zeharkako hainbat gai landuko dituztela azpimarratu dute; besteak beste, adopzioa, zahartzaroa, maitasuna, bakardadea… eta beste hainbat gai taularatuko dira.