Udalak 52.250 euro bideratuko ditu GKEn proiketuak laguntzeko
Gernika-Lumoko Udalak diru partida bat bideratuko du Gobernuz Kanpoko Erakundeek zenbait herrialdetan garatuko dituzten proiektuak laguntzeko. Hain zuzen, 52.250 euro inbertituko ditu horretan Gernika-Lumoko Udalak.Euskal Fondoa elkarteko bazkidea da u...
Euskal Fondoa elkarteko bazkidea da udala, eta kuota ordaintzera bideratuko ditu 3.558 euro. Era berean, udal arduradunek azaldu dutenez, 5.400 euro bideratu zituzten uda pasatzera datozen ume sahararren bidaiak ordaintzeko. Gainera, Nepaleko premiazko laguntzarako 5.225 euro eman zituen udalak.
Hainbat proiektutarako
Gainerako 38.066,49 euroak gobernuz kanpoko hainbat erakunderen artean banatuko dituela azaldu du. Hala, herrialde desberdinetan burutzen ari diren garapenerako proiektuak lagunduko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Esaterako, 8.361,41 euro Mexikoko Chiapas lurraldean hezizketa hobekuntzarako proiektu bat garatzeko emango ditu, eta Lumaltik Herriak erakundearearen bitartez bideratuko dute udal arduradunek diru kopuru hori.
Gernikatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere diru laguntza hartuko du; 2.300 euro, hain zuzen ere. Guatemalako Chimaltenango herriko bizi baldintzak hobetzeko proiekturako, bestalde, 8.192 euro zehaztu ditu udalak.
Vicente Ferrer fundazioa ere diruz lagunduko du Gernika-Lumoko Udalak, beste urte batez. Hala, Indian etxebizitza duinak bermatzea helburu duen proiektu bat garatzeko laguntza izango dela zehaztu dute. Guztira, 7.500 euro bideratuko dituzte etxebizitza duinen proiektu horretarako.
Azkenik, Euskal Fondoak Kubako Habanan duen egitasmo batean ere parte ere izan nahi du Gernika-Lumoko Udalak, eta bere aportazio ekonomikoa egingo du. Horretarako, hain zuzen, 5.225 euro gorde dituztela jakinarazi dute udal arduradunek.