Ondarroako bigarren moda topaketa arrakastatsua izan dela esan du Zatoztek
Sarrera guztiak agortu ziren eta aretoa bete-bete egin zela esan dute elkarteko arduradunek. Ikasleek «esperientzia polita» eduki zutela azaldu dute. Ikusleen artean hamar sari banatu zituztenOndarroako bigarren moda topaketaren inguruko balorazio os...
Sarrera guztiak agortu ziren eta aretoa bete-bete egin zela esan dute elkarteko arduradunek. Ikasleek «esperientzia polita» eduki zutela azaldu dute. Ikusleen artean hamar sari banatu zituzten
Ondarroako bigarren moda topaketaren inguruko balorazio oso ona egin dute Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteko arduradunek. «Oso pozik gaude, eta datorren urtera begira, errepikatzeko gogoagaz geratu gara».Herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta hainbat moda dendek parte hartu zuten desfilean. «Aldez aurretik sarrera guztiak agortuta zeuden, eta hortaz, oraingoan ere aretoa betetzea lortu dugu».
Zubi Zahar eta Txomin Agirre ikastoletako DBH 4ko ikasleek egin zituzten modelo beharrak, eta oholtza gainean saltokietan aukeran dauden azken joerak erakusten aritu ziren. Zatozteko kideek aipatu dutenez gainera, ikasleek eta antolatzaileek esperientzia polita eduki zuten.
Atsedenaldian zozketak egin zituzten, ikusleen artean. Guztira, hamar sari banatu zituzten. «Inor ez zen esku hutsik joan etxera. Zatozteko hainbat poltsa ere banatu genituen».