Neuromarketing ikastaroa antolatu dute merkatarientzako
Merkatari txiki eta ertainei zuzendutako ikastaroa antolatu du Gernika-Lumoko Merkataritza bulegoak. Neuromarketinga landuko dute; hots, kontsumitzaileen erosteko erabakian gehiago nola eragin eta bezeroak nola erakarri ikasteko aukera izango dute merk...
Ikastaroa azaroaren 16tik 20ra bitartean izango da. Besteak beste, honako hauek landuko dituzte, besteak beste: zeintzuk diren bezeroengan gehien eragiten duten estimuluak, erosteko erabakietan zein eragin duten emozioek, merkatuan zein emozio sortu nahi duen enpresariak…
Izena eman behar da
Ikastaroa 14:30etik 17:00era izango da, kultur etxean, eta parte hartzeko izena eman behar da: 946 257 940/gatc@gernika-lumo.net.