Eguzkik birziklapen tasek gora egiteko mozioak aurkeztu ditu udaletan
Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa hartzeko eskarie egin die eskualdeko udalei. Talde ekologistak dio materialak berrerabiltzea eta birziklatzea dela alternatibaEguzki ekologista taldeak birziklapen tasak igotzeko zenbait mozio aur...
Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa hartzeko eskarie egin die eskualdeko udalei. Talde ekologistak dio materialak berrerabiltzea eta birziklatzea dela alternatiba
Eguzki ekologista taldeak birziklapen tasak igotzeko zenbait mozio aurkeztu ditu eskualdeko udalerrietanLea-Artibaiko talde ekologistak hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa hartzeko eskatu die Lea-Artibaiko udalei.
Eguzkikoek jakitera eman dutenez, hondakinak herriek sortzen duten «arazo larrienetako bat» dira. Salatu dutenez, eskualdeko herrietan hondakinen %25 birziklatzen da, gutxi gorabehera. «Alternatiba materialak berrerabili eta birziklatzea da».
Egunero -egunero ehunka kilo zabor sortzen direla mahairatu dute ekologistek. «Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du». Prozesu horretan, baina, kutsadura asko sortzen dela diote. Horrez gain, berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen direla gaineratu dute. «Baita diru asko ere».
Europako legeak
Materialak berrerabili eta birziklatzea «ingurumenarentzako ekintza onena» ,dela diote. Eta gainera, Europatik datozen legeek ere norabide horretara daramatela gaineratu dute.
Eguzkikoen iritziz, birziklapen tasa igotzeko udalek ere euren aldetik zer edo zer egin ahal dute, «hondakinen bilketa euren ardura delako».
Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 banatu eta birziklatzera bidaltzea lortu dute.
Modu ezberdinak aukeran
Emaitza horiek lortzeko ondoko sistemak jarri dituzte martxan: atez atekoa, sistema mixtoa atez atekoa eta txipagaz funtzionatzen duten edukiontziak eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak.
«Beste herrietan posible izan bada, gure eskualdean ere egin ahal da», zehaztu dute.
Horren aurrean, udal agintariei, agintaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatzeko eta birziklapen tasa igotzeko pausoak emateko eskatu die Eguzkik.