Surfa eta Senegalgo musika tradizionala, Uhagonen
Axi Muniain surfista zarauztarrak Uhagon kulturgunea bete zuen joan den barikuan. Kamioi eta guzti etorri zen surflari ezaguna Markina-Xemeinera, eta olatu handiekin izan dituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateagaz gainera, bere b...

Axi Muniain surfista zarauztarrak Uhagon kulturgunea bete zuen joan den barikuan. Kamioi eta guzti etorri zen surflari ezaguna Markina-Xemeinera, eta olatu handiekin izan dituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateagaz gainera, bere bidaietara eramaten duen kamioia ikusteko aukera ere eduki zuten surfzaleek. Orduak eman zituen Axi Muniainek olatu ezberdinak azaldu eta argazki ikusgarrien bidez erakusten. Zapatuan, bestalde, eskualdeko Ndiouk Bande taldeak bete zuen kulturguneko agertokia. Entzule gutxi hurbildu baziren ere, taldearen kontzertuagaz gustura geratu zen publikoa, kontzertu ona izan zela nabarmenduz.