Mutrikun, eskamak kentzen
K2000 ekoiztetxea, Euskal Telebistarekin elkarlanean, grabatzen ari den 'Eskamak kentzen' telesailaren sarrera grabatu zuten joan den asteko eguenean Mutrikun. Aktore protagonista guztiek Intxirrixan bat egin zuten.Aurpegi ezagun asko ikusi ahal izan z...
K2000 ekoiztetxea, Euskal Telebistarekin elkarlanean, grabatzen ari den ‘Eskamak kentzen’ telesailaren sarrera grabatu zuten joan den asteko eguenean Mutrikun. Aktore protagonista guztiek Intxirrixan bat egin zuten.
Aurpegi ezagun asko ikusi ahal izan ziren, beste behin ere, Mutrikuko portuan joan den asteko eguenean. Zehatz esateko, egun horretan, urtarrilean Euskal Telebistan estreinatuko den K2000 ekoiztetxeak egindako Eskamak kentzen telesailaren sarrera grabatu zuten, Intxirrixan.Eskabetxean lan egiten duten pertsonaiak antzezten dituzten aktoreak izan ziren telesailaren sarrera grabatzeko zuzendariak aukeratutakoak. Eta horiek guztiak, fikzioan euren nagusia izango den eta Barbara Goenagak antzeztuko duen pertsonaiarekin elkartu ziren portuan.