Lekeitioko akuarelak ikusgai daude Barandiaran aretoan
Lekeitio ura eta kolorea izenpean, Juan Isasiren akuarelak egongo dira ikusgai Barandiaran aretoan azaroaren 22ra arte. Aste bitartean Turismo Bulegoko ordutegian egongo da Deuston jaiotako artistaren lana miresteko aukera. Barikuetan berriz, 19:00etat...
Ikuspegi ezberdinak
Akuarela teknika erabilita, Lekeitio, Bilbo, Getxo eta Bilboko itsasadarra margotu ditu besteak beste Isasik. Oraingoan, baina, Lekeitioko ikuspegi ezberdinak jarriko ditu ikusgai, portuko belaontziak eta Isuntza hondartzaren ikuspegi ezberdinak esate baterako.
«Ikusten dudana margozten dut eta argi ezberdinek gai bera eraldatzeko eta mila zertzelada eta irudi ezberdin emateko duen ahalmena bilatzen dut beti, margolariaren begiradaz», dio Isasik. Akuarela oso bitarteko zaila dela esan du, baina magia berezia daukala.