Gorbeiako gurutzearen urteurrena ospatuko dute Antsotegin
Gorbeiako gurutzeak 114 urte betetzen dituela eta erakusketa eta hitzaldia antolatu dituzte Etxebarriko Antsotegi hotelean. Lehen gurutzea 1901eko azaroaren 12an bedeinkatu zuten eta beraz, azaroaren 12, eguena aukeratu dute Gorbeia Antsotegin izeneko ...
Iñaki Garcia Mendibe mendizale eta erakusketaren arduradunak gurutzearen inaugurazioaren berri emango du urteurren ospakizunean, erakusketari hasiera emanez. Irekiera, 20:00etan izango da.
Hitzaldia
Erakusketa 18:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai astelehenetik eguenera. Asteburuetan, berriz, 11:00etatik 22:00etara.
Bestalde, Antsotegi hotelekoek aurreratu dutenez, azaroaren 26an, Bandres, Sopeña, Ferrer eta Eskinosa euskal mendizaletasunaren aitzindariei buruzko hitzaldi zabal bat eskainiko du Iñaki Garcia Mendibek. Hitzaldi hori ere, 20:00etan hasiko dela zehaztu dute.