Emakumeen zine zikloa abiaraziko du Erroxape elkarteak
BERMEO// Bermeoko Emakumeen elkarteak, emakumeen zine zikloa abiaraziko du eguenean eskainiko duten filmagaz: hysteria. 19:00etan jarri dute hitzordua Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan. Ondoren, Agurtzane Ormaza SENA Sexologia eta Psikologia zent...
BERMEO// Bermeoko Emakumeen elkarteak, emakumeen zine zikloa abiaraziko du eguenean eskainiko duten filmagaz: hysteria. 19:00etan jarri dute hitzordua Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan. Ondoren, Agurtzane Ormaza SENA Sexologia eta Psikologia zentroko zuzendariagaz zine forumean parte hartu ahalko dute bertaratutakoek. Abenduaren 10ean eta urtarrilaren 14an eskainiko dituzte ziklo honen baitako beste bi pelikulak.