Mutrikuko XIII. Herri Krosa lehiatuko da zapatu arratsaldean
Mutrikuko Talaixa Triatloi Taldeak antolatuta, Mutrikuko XIII. Herri Krosa lehiatuko da zapatu arratsaldean Mutriku eta Deba arteko errepidean. Taldeak jende gehiago animatu nahi du korrika egiten saiatzera eta horretarako bi distantzia egiteko aukera ...
Herri krosean parte hartu nahi duenak www.herrikrossa.eus web orrialdean eman dezake izena aldez aurretik.
Bestalde, 3.,4., 5., eta 6. mailetako umeentzako ere Kros Txikia antolatuko dute Talaixakoek, Eskola Kirolaren laguntzarekin. Parte hartu nahi dutenak bere ikastetxean edo mutrikukoeskolakirola@hotmail.com helbide elektronikoan eman ahalko du izena.
Krosa antolatzeko boluntarioen beharra azaldu dute klubekoek. Lagundu ahal dutenak, Inhar Mutiozabal argazki dendara joan edo talaxaitri@gmail.com helbidera idatz dezake.