Jaurlaritzak zehaztutako ordutegietara egokitu beharko dira ostalariak
Eusko Jaurlaritzaren 36/2012 Dekretuak dioena betetzen hasi dira Lekeitioko ostalariak, asteburuan. 1994an Ostatu eta berdinetsien udal ordenantza onartu zuen Lekeitioko Udalak, eta gaur egunera arte herriko jarduerak arautzeko ordenantza hau erabili d...
Joan den astean batu zen udala herriko tabernari eta ostalariekiekin Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegiari buruzko informazioa emateko. Izan ere, Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, azken hileetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ordutegi-aktak zabaldu ditu herriko sei tabernatan, ordutegiz kanpo irekita egotearren.
Luzatzeko aukera
Lekeitioko 1994ko udal ordenantzagaz alderatuta, ordutegi murritzagoa aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen den 2012ko dekretuak. Hala ere, dekretuak ahalmena ematen die udalei, jaiak edo interes turistikoa duten gertakariak direla eta, ordutegia bi orduz luzatzeko. Bestalde, ordutegi orokorra ere luzatu ahalko dute urteko hamabost egunetan, gehienez bi orduz. Hori dela eta, datorren urteko egutegia ostalariekin batera landuko dutela azaldu du udalak.