Gernikako Udalak ume eta gurasoak jolasean ipiniko ditu, euskara sustatzeko
'Euskera Olgetan Errotuz' egitasmoa burutuko dute aurten ere. Azaroko hurrengo domeketan egingo dituzte saioak, Jai Alai frontoian, eta egun bakoitzean gai bat landuko duteFamilian euskara errotzeko egitasmoa dakar, beste behin ere, Gernika-Lumoko eusk...
‘Euskera Olgetan Errotuz’ egitasmoa burutuko dute aurten ere. Azaroko hurrengo domeketan egingo dituzte saioak, Jai Alai frontoian, eta egun bakoitzean gai bat landuko dute
Familian euskara errotzeko egitasmoa dakar, beste behin ere, Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak. 3 eta 6 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta dago Euskera Olgetan Errotu programa. Euskara sustatzea du helburu, esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatuz. Hala, guraso eta umeen arteko harremanak ingurune ludiko batean lantzeko bide da Euskera Olgetan Errotu.Urdaibai Rugby Elkartearen (URE) eskutik, euskaraz jolasean, harremanak indartuko dituzte ume eta gurasoek. Hiru saio egingo dituzte aurten, azaroaren 15ean, 22an eta 29an. Lehiaketa formatoa izango da aurtengoa; hain zuzen, gurasoek umearekin zenbait froga gainditu behar izango dituzte. Egun bakoitzean, gainera, gai konkertu batean oinarrituko dira froga horiek. Azaroaren 15a baserriaren eguna izango da; azaroaren 22a herriaren eguna, eta azaroaren 29an jai erroldoia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarietan.
Ume eta gurasoentzako ekimenaren hiru saioak Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara.
7.551 euroko aurrekontua
Urdaibai Rugby Eskola arduratuko da jolasak eta ekimenak antoltzen, baina baliabide ekonomikoak eta azpiegitura Euskara zerbitzuaren ardura direla jakinarazi dute.
Hala, udal arduradunek azaldu dutenez, Jai Alai pilotalekua eskaini dio Euskara zerbitzuak UREri hiru saio horietan erabiltzeko. Horrez gain, diru partida bat bideratu du euskararen arloan Euskera Olgetan Errotu egitasmorako. Hain zuzen, 7.551 euroko aurrekontua izango dute aurten.
Egitasmoaren xedea, aipatu legez, 3 eta 6 urte bitarteko umeak dira, eta horiek Gernika-Lumon 600 bat familia direla zehaztu dute.
Parte hartzea, halaber, txikiagoa izaten dela jakinarazi dute. Batezbeste, urtero 200 bat ume eta gurasok egiten dute bat Euskera Olgetan Errotu egitasmoarekin.