Gernikak bana berdindu du La Rodaren kontra
FUTBOLA // Gernika banako berdinketarekin bueltatu zen herenegun La Rodatik (Albacete, Gaztela-Mantxa, Espainia). Neurketa hasi eta ordu laurdenera Chupik gol bikainagaz estreinatu zuen markagailua. Gernikaren gola 77. minutuan heldu zen. Ramon jokalar...
FUTBOLA // Gernika banako berdinketarekin bueltatu zen herenegun La Rodatik (Albacete, Gaztela-Mantxa, Espainia). Neurketa hasi eta ordu laurdenera Chupik gol bikainagaz estreinatu zuen markagailua. Gernikaren gola 77. minutuan heldu zen. Ramon jokalariak baloia eskuagaz ukitu, epaileak penaltia adierazi, eta Aimarrek ez zuen hutsik egin. Bi taldeek gol aukera gehiago izan zituzten partidan zehar, baina, ez zuten asmatu. La Rodak bederatzi jokalarigaz amaitu zuen lehia.