Zatozteren eskutik, bigarren moda topaketa egingo da
Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteak antolatuta, gaur bigarren moda topaketa egingo da Beikozinin. Iazko moda desfilearen arrakasta ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dute elkarteko arduradunek. Ikuskizuna 20:00etan hasi...
Txomin Agirre eta Zubi Zahar ikastoletako DBH4ko 46 ikasleek herriko 25 saltokiren udazken eta neguko azken tententziak erakutsiko dituzte oholtza gainean. Besteak beste, herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta hainbat moda dendek parte hartuko dute topaketetan.
Atsedenaldian, gainera, hainbat ezusteko egongo direla aurreratu du Eva Aranbarri Zatozteko kideak. «Hamar sari banatuko ditugu ikusleen artean». Moda desfilean batutako dirua ikasleak ikas bidaira joateko izango da.