Orientazio jardunaldiak antolatu ditu Goi Zale mendi taldeak
mendian orientazioa lantzeko jardunaldiak antolatu ditu Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak. Datorren asteburuan egingo dituzte, azaroaren 14an eta 15ean, hain zuzen ere. Jardunaldiek bi atal izango dituzte; teorikoa izango da bata, eta praktikoa bes...
Zapatuan egingo dute atal teorikoa, goizez. Hala, 09:00etan hasi eta 13:30ak arte, mendian gidatzeko azalpenak eta pautak ikasiko dituzte parte hartzaileek. Jardunaldien atal praktikoa Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan emango dute.
Ladilloa lerro bat gehienez
Alde praktikoa ere landuko dute orientazio jardunaldi horietan. Azaroaren 15ean, Barazarretik hasita, mendi ibilbidea egingo dute parte hartzaileek, mendian gidatzeko teknikak praktikan jartzeko. Beraz, Barazarren hasi, eta Saldroporantza joko dute, handik Gorbeian barrena ibiltzeko.