Munduko txapelketarako aurre-aukeratuak jakinarazi dituzte
Beaskoetxea, Hormaetxea, Aldazabal, Erkiaga eta Mendizabal daude aurre-aukeratuen artean. Abenduaren 26tik 30era jokatuko dute txapelketa MexikonMexikon jokatuko den Munduko txapelketarako aurre-aukeratuen artean daude bertoko bost puntista.Hain zuzen ...
Beaskoetxea, Hormaetxea, Aldazabal, Erkiaga eta Mendizabal daude aurre-aukeratuen artean. Abenduaren 26tik 30era jokatuko dute txapelketa Mexikon
Mexikon jokatuko den Munduko txapelketarako aurre-aukeratuen artean daude bertoko bost puntista.Hain zuzen ere, Diego Beaskoetxea gernikarra, Alex Hormaetxea bermeotarra, Ibon Aldazabal berriatuarra, Aritz Erkiaga ispastertarra eta Erik Mendizabal mutrikuarra daude aurre-aukeratuen zerrendan.
XVII. Munduko zesta punta profesionalen ‘Elite’ txapelketa abenduaren 26tik 30era jokatuko dute Mexikoko Acapulco hirian.
Halaber, honako puntista hauek ere badaude aurre-aukeratutakoen artean: Imanol Lopez, Iñaki Goikoetxea, Eric Irastorza, Jonatan Duke, Mikel Egiguren, Gotzon Embil, Joey Cisneros, Mikel Amigorena, Jean-Do Olharan, Txabi Inza, Christophe Olha, Laurent Alliez eta Jon Tambourindeguy.
Txapelketarako aurre aukeratutako puntistek aste honetan jaso dute aurre-aukeraketa horren berri. Hain zuzen ere, txapelketaren ezaugarri eta baldintzen inguruko informazioa bidali zieten guztiei.
Sei bikote lehiatuko dira, eta beste bi erreserba izango dira. Buelta bakarreko liga izango da, eta sailkapeneko lehenengo bi bikoteak pasatuko dira finalaurrekoetara.
Abenduaren 11an Iruñean (Nafarroa) egingo dituzte bikoteen eta taldeen zozketak eta partiden egutegia zehaztuko dute.