Markina-Xemeinek musika eta dantza saioak eskainiko ditu bihar
Markina-Xemeinen beste era bateko musika eta dantza saioez gozatzeko aukera egongo da bihar. Arte Eskolan Musiforum saioa egingo dute eta Uhagon kulturguneak eskualdeko musikari senegaldarren emanaldia jasoko du.Alde batetik, Archipiel Musiforum izenbu...
Alde batetik, Archipiel Musiforum izenburupean, Ainara LeGardon eta Alvaro Barriuso musikariek askotan ikusten ez den musika saioa eskainiko dute bihar, 17:30ean, Arte Eskolan. Ume zein nagusientzako saioa izango dela aurreratu dute. Besteak beste, LeGardonek eta Barriusok, soinuekin, zentzumenekin eta espazioarekin inprobisatuko dute. «Musikarekin esperimentatu eta jolasteko saio didaktiko eta partehartzailea izango da».
Beste alde batetik, bihar baita ere, 20:00etan, Ndiouk Bande taldearen emanaldia ikusi ahalko da Uhagon kulturgunean. Horretan, eskualdean bizi diren eta jatorri senegaldarra duten musikariek parte hartuko dute. Senegaleko musika tradizionala eskaintzeaz gain, eskualdeko herritarrek dantza tradizionalak ere eskainiko dituzte.