Madrileko rallyan parte hartuko du Txus Jaiok
Txus Jaio eta bere kopilotu Jesus Urkidi Kariak datorren astean lehiatuko den Madrileko CAM-RACE rallyan (Espainia) parte hartuko dute. IV Abarth Babyauto Kopa lehiatzen ari diren taldeen artean egongo dira Markina-Xemeingo gidaria eta kopilotua. Ibaut...
Euskal Herriko, iparraldeko, Asturiasko eta Madrileko seirallyk osatzen dute IV. Abarth Babyauto Koparen egitaraua eta Madrilekoa azkenaurreko norgehiagoka izango da. Zirkuituko azken lasterketa, ordea, Zamudion lehiatuko dute, azaroaren azken asteburuan: 27an eta 28an.
Txus Jaio eta Jesus Urkidigaz batera, Madrileko lehian egongo diren Abarth taldeko beste parte hartzaileak Alberto Alonso eta Alejandro Segura, Natxo Zuloaga eta Ion Ugaldebere, Gaizka Barrena eta Jokin Astarloa izango dira. ASR taldeko Ivan Medina eta Yeray Mujika ere batuko zaizkie.
Madril Erkidegoko VI. Rallya bi egunetan burutuko da: azaroak 13an eta 14an. Jaramako Zirkuitua izango da bilgunea eta Madril eta Avilako mendilerroetan zabalduta egongo dira rallyko tarteak.
La Puebla, Canencia eta Jaramako zirkuituaren inguruetan ibiliko dira parte hartzaileak lehen egunean. 15:30ean irtengo dute podiumetik.
La Lancha, Arrebatacapas eta El Herradon herrietan zehar ibiliko dira, berriz, rallyaren bigarren egunean. 07:20ak aldera hasiko dute parte hartzaileek bigarren eguneko ibilbidea.