Aurrera mendi taldeak bi egunetako oinarrizko GPS ikastaroa eskainiko du
Mugikorretako GPSagaz oinarrizko hainbat kontzeptu teoriko eta praktiko ikasteko aukera eskaintzen du ikastaroak. Artibai Mendigoizale Taldeak egun erdiko mendi irteera egingo du etziBeste urte batez, mendian GPSagaz trebatzeko ikastaroa eskainiko du O...
Mugikorretako GPSagaz oinarrizko hainbat kontzeptu teoriko eta praktiko ikasteko aukera eskaintzen du ikastaroak. Artibai Mendigoizale Taldeak egun erdiko mendi irteera egingo du etzi
Beste urte batez, mendian GPSagaz trebatzeko ikastaroa eskainiko du Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak. Azaroaren 13an eta 14an banatuta, bi egunetako ikastaroa eskainiko dute Kofradia Zaharrean. Alde batetik, hilaren 13an eskola teoriko praktikoa egingo da 19:00etatik 21:00etara, eta bestetik, eskola praktikoa egingo azaroaren 14an, 09:00etatik 13:00etara egindako mendi irteeran.Mendi taldeak Aurrera XV. mendi astearen baitan antolatu du ikastaroa. Hain zuzen ere, kokatze sistema orokorra android mugikorretan ezarrita duten terminalak erabiliko dituzte ikastaroa egiteko, eta horiek Oruxmaps aplikazioaren azken bertsioa instalatuta ikastarora eramatea gomendatu dute. Bi baldintza horiez gain, mugikorreko barne memorian edo SD memorian bi gigabyte libre izatea eta bateria kargatzeko kablea ekartzea ere eskatzen da.
Plaza mugatuak
Oinarrizko hainbat kontzeptu ikasteko aukera egongo da, eta tartean, puntu zehatzak kokatu eta ibilbidea sortzen ikasiko dute ikasleek. Horrez gainera, datu estatistikoak eta altuera grafikoak, eta datuen elkarbanatzea eta deskarga egiten ikasteko aukera egongo da.
Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak izango direla gogoratu dute, eta hartara, lehenbailehen izena ematea gomendutu dute Anaitasuna tabernan, azaroaren 11 baino lehen. Ikastaroari berari buruzko edozein informazio gehiago nahi izanez gero, 635 200 189 telefono zenbakira deitu edo www.aurreramt.org webgunean kontsultatu daiteke.
Mendi irteera Zapolara
Artibai Mendigoizale Taldeak umeen mendi irteera antolatu du Zapolara (562m). Domekan izango da egun erdiko irteera.
10:00etan jarri dute irteera ordua Arkupean eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, eguerdirako bueltan egongo dira Markina-Xemeinen.