Andres Contrerasek hitzaldia emango du martitzenean
Mexikoko kantautorea da Andres Contreras, eta Gernika-Lumon izango da datorren astean. Hain zuzen, hitzaldia emango du datorren martitzenean, eta kantaldia ere eskainiko du mexikarrak ekitaldi horretan. Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Bake Leku txokoa...
Salaketa soziala
Bideetako juglarea legez da ezaguna Andres Contreras. Aktibista, sortzailea eta musikaria, salaketa soziala da bere kantuekin egiten duena. Batez ere, injustizia lapolitikoak eta erlijiosoak salatzen ditu, eta horren berri emango du martitzenean.