Udagoieneko ostera Gernika-Lumotik abiatuko da asteburu honetan
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimenaren lehen bi ekitaldiak Gernikan izango dira. Hitzaldia emango du bihar Kalakan taldeak, eta zapatuan kontzertua, Mursegorekin bateraGernika-Lumon hasiko da aurten Udagoieneko ostera. Hamasei urtez udazkener...
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimenaren lehen bi ekitaldiak Gernikan izango dira. Hitzaldia emango du gaur Kalakan taldeak, eta barikuan kontzertua, Mursegorekin batera
Gernika-Lumon hasiko da aurten Udagoieneko ostera. Hamasei urtez udazkenero antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera, eta bost emanaldi prestatu ditu aurten euskarazko kultur zirkuiturako.
Eguen honetan egingo dute lehen ekitaldia, eta Kalakan musika taldeagaz solasean aritzeko aukera izango dute herritarrek, Astran, 18:30etik aurrera. Zuzeneko emanaldia, aldiz, barikuan izango da. Kalakanekin batera, Mursegok ere kontzertua emango du Lizeo antzokian, 20:30ean hasita. Sarrera 8 euro ordaindu beharko da.
Eñaut Elorrieta Bilbon
Gernika-Lumo utzita, Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioara helduko dira udazkeneko emanaldiak. Hutsa-Demode Quartet, Benito Lertxundi, Libe-Sorkun eta Oreka Tx izango dira antzokiak beteko dituztenak.
Aurten egingo duten osterarako bi hitzaldi antolatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Bilbon izango da bigarrena, hilaren 25ean, eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin solasean aritzeko parada izango dute parte hartzaileek. Ken Zazpi taldearen abeslaria da Elorrieta, eta hil honetan aurkeztuko du Busturialdeko talde horrek bere azken lana.