Labezomorroen gotorlekua
Ondarroako Zaldupe futbol zelaiaren aurreko harrizko eserlekua labezomorroz betetzen da iluntzen duenean. Animaliak eserlekuaren tarteetatik ateratzen dira, kantitate handian.Kontrakoa badirudi ere, egun argiz ikusten ez diren hainbat elementu bistarat...
Ondarroako Zaldupe futbol zelaiaren aurreko harrizko eserlekua labezomorroz betetzen da iluntzen duenean. Animaliak eserlekuaren tarteetatik ateratzen dira, kantitate handian.
Kontrakoa badirudi ere, egun argiz ikusten ez diren hainbat elementu bistaratzen dira gauez. Eta hain justu, horixe gertatzen da Ondarroako Zaldupe futbol zelaiaren aurrean dagoen zuhaitza inguratzen duen harrizko eserlekuan. Egunez eserlekua betiko modura agertzen bada ere, gauez labezomorroz betetzen da.Zehatz esanda, harrizko eserlekura ateratzen dira animaliak, harrien artetik. Eta ez hiru edo lau. Asko eta asko izaten dira, eta harrien tarteak erabat belztuta geratzen dira; labezomorroek guztiz betetzen dituzte zuloak.
Gainera, animalia handi gehienak harri artean egoten badira ere, kumeak behegainetik, zuhaitzaren azpiko belar gunean… ibiltzen dira.
Herritarren salaketa
Zenbait herritarrek jakitera eman dutenez, gertaeraren berri udalari ere eman diete, «arazoa konpontzeko».
Momentuz, baina, zuhaitza eta inguruak labezomorroen gune bilakatzen dira iluntzen duenean. Egunez, ostera, gotorleku aproposa daukate, harri barruan.