Konpostaren ikastaro arrakastatsua
Udalak antolatuta, autokonposta eta auzokonpostaren inguruko ikastaroa egin zuten urriaren 31n Berriatuan. Ikastaroa «oso arrakastatsua» izan zela esan dute udal ordezkariek. «35 lagun inguruk parte hartu zuten. Gu oso pozik gaude emaitzagaz. Izan e...

Udalak antolatuta, autokonposta eta auzokonpostaren inguruko ikastaroa egin zuten urriaren 31n Berriatuan. Ikastaroa «oso arrakastatsua» izan zela esan dute udal ordezkariek. «35 lagun inguruk parte hartu zuten. Gu oso pozik gaude emaitzagaz. Izan ere, denbora gutxiko tarteagaz antolatu genuen. Baina herritarrek oso ondo erantzun dute», dio Julene Garate Ingurumen zinegotziak.