Gautegiz Arteagako jubilatuek urteroko bazkaria egingo dute
GAUTEGIZ ARTEAGA // Azaroaren 29an egingo dute Gautegiz Arteagako jubilatuek urteroko bazkaria. Oraingoan Ereñoko Arita Berri jatetxean egingo dute. Nagusi, jubilatu, pentsiodun eta aurrejubilatuentzako bazkaria dela jakinarazi du Gautegiz Arteagako H...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Azaroaren 29an egingo dute Gautegiz Arteagako jubilatuek urteroko bazkaria. Oraingoan Ereñoko Arita Berri jatetxean egingo dute. Nagusi, jubilatu, pentsiodun eta aurrejubilatuentzako bazkaria dela jakinarazi du Gautegiz Arteagako Helduen ELkarteak (GAHE), eta ohartarazi du joan gura duenak izena eman beharko duela aldez aurretik. Horretarako azken eguna hilaren 26a izango dela jakinarazi dute. Apuntatzeko Aretxederreta Kultur Etxera joan behar dela azaldu dute, eta bertan ordaindu beharko dira bazkariak balio dituen 25 euroak. Bazkaldu aurretik gura duenak meza entzuteko aukera ere izango du, 12:00etan.