Eskura prozesua aztertuko dute Lekeition eta Etxebarrian, gaur eta zapatuan
Lekeitioko eta Etxebarriko Gure Esku Dago herri dinamikek Eskura prozesua mahai gainera aterako dute gaur eta zapatuan, hurrenez hurren.Eskura hausnarketa prozesu bat dela diote. «Aro berri baten lehenengo pausoa da». Funtsean, prozesu horregaz, herr...
Eskura hausnarketa prozesu bat dela diote. «Aro berri baten lehenengo pausoa da». Funtsean, prozesu horregaz, herritarren artean Gure Esku Dagok hurengo hiru urteko epean izango duen ekinbidea zehaztuko da.
Lekeition urriaren 24an aurkeztu zuten Eskura. Eta gaur, 19:00etan, dokumentua aztertu, iritziak alderatu eta hilaren 21ean egingo den asanbladarako ekarpenak jasoko dituzte Azkue aretoan.
Etxebarrian, bestalde, prozesua bera aurkeztuko dute zapatuan, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko batzar aretoan.