Ekintzaileei zuzendutako bigarren tailerra egingo da Mutrikun
Mutrikuko Udalarekin elkarlean, eta ZuEkin egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziak bigarren prestakuntza tailerra eskainiko du Mutrikun, «ekintzaileei euren negozioa abian jartzen laguntzeko». Tailerrak, hain zuzen ere, Debegesak urrian eskai...
Bigarren saioari dagokionez, negozio ideia garatzeko eta enpresa martxan jartzeko prestakuntza emango da. «Besteak beste, bideragarritasun plana landu, merkatua aztertu eta marketin plan bat egiteko oinarriak finkatuko dituzte».
Tailerra astelehenean hasiko da, eta sei egunetako luzera izango du (azaroaren 18a arte). Eskolei dagokienez, Konde kaleko bulegoan egingo dira 09:30etik 13:30era. Parte hartzea doakoa izango da, eta interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena 943- 82 01 10 telefono zenbakira deituta (Vanesa Hortas) edota ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzita.
Debegesako ardunadunek nabarmendu dutenez, gainera, tailerrean parte hartuko dutenek 1.500 euro arteko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute euren enpresa proiektu berria abian jartzeko. Horretarako, Lanbidek ekintzaileei laguntzeko eskaintzen duen diru laguntza eskatzeko aukera egongo dela azpimarratu dute. Laguntzak Debegesa Garapenerako Agentziaren bitartez eska daitezke, azaroaren 9a aurretik.