Udal antolaketa azaltzeko bilerak egingo ditu Berriatuako udalak
Berriatuko udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, bizilagunei udal antolamenduaren inguruko informazioa eta azalpenak emateko eta haien arazo eta kezkak ezagutzeko zenbait bilera egitea erabaki dute.Hain zuzen ere, «herritar guztientzat herri hobe...
Hain zuzen ere, «herritar guztientzat herri hobea eraikitzeko» pausoak emate aldera, herritarrekin batzarrak egingo ditu gaur eta zapatuan.
Gaur egingo duten lehenengo bilera, 18:30etatik aurrera izango da, bideo gelan.
Zapatukoa, ostera, 11:00etan hasiko da eta hori ere bideo gelan egingo dute. Azken horretan, gainera, ludoteka zerbitzua egongo dela jakitera eman dute udal ordezkariek. Horrela, parte hartze handiagoa izatea espero dute.
Bileren helburu nagusia udalaren antolamendua nolakoa den azaltzea dela adierazi dute udal ordezkariek.
Konpromisoa
Gainera, horrekin batera, herritarrek euren iritziak eman ahalko dituzte. Eta horren garrantzia nabarmendu dute: «Beharrezkoa da guztiok iritzia eman ahal izateko eta erabakiak hartzeko espazioak sortzea».
Horregatik, herritar guztiei bileretan parte hartzeko deia egin nahi izan diete, partaidetza ahalik eta zabalena izan dadin.
Halaber, EH Bildu buru duen udal gobernuak alor horretan sakontzeko konpromisoa hartu duela jakitera eman du.