Enbeita Bizkaiko zerrendaburu hautatu dute, Kongresurako
Azken legealdian Amaiurko diputatua izan da Onintza Enbeita muxikarra, Espainiako Kongresuan. Orain EH Bilduren zerrendetan aurkeztuko daEspainiako Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko hautagai nagusia aukeratu dute Onintza Enbeita muxikarra. Kazetaria of...
Azken legealdian Amaiurko diputatua izan da Onintza Enbeita muxikarra, Espainiako Kongresuan. Orain EH Bilduren zerrendetan aurkeztuko da
Espainiako Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko hautagai nagusia aukeratu dute Onintza Enbeita muxikarra. Kazetaria ofizioz, azken legealdia ere Espainiako Kongresuan eman du Enbeitak, Iñaki Antiguedaden lekua hartu ostean. Diputaturako aurkeztuko da berriro, baina EH Bilduren zerrendetan. Amaiurren lekua hartuko du koalizio horrek abenduaren 20rako deitu dituztenEspainiako hurrengo hauteskunde orokorretan. Oskar Matuteren esanetan, hautagai berriei dagokie orain Amaiurrek egindako lanari jarraipena ematea.Herriz herri erabaki
Herriz herri egindako prozesuaren ostean eman ditu jakitera EH Bilduk Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak zeintzuk diren. Prozesu hori, parte hartze ariketa bat izan dela esan du EH Bilduk.