Berdintasunaren inguruko zenbait jarduera egiten dabiltza Lea Ibarrean
2013an onartutako berdintasun plana gauzatzeko asmoagaz ekitaldi ugari prestatu dituzte. Autodenfentsa feminita ikastaroa egingo dute zapatuan AulestinLea Ibarra Mankomunazgoko udalerrietan berdintasunaren inguruko ekitaldi ugari egiten ari dira azken ...
2013an onartutako berdintasun plana gauzatzeko asmoagaz ekitaldi ugari prestatu dituzte. Autodenfentsa feminita ikastaroa egingo dute zapatuan Aulestin
Lea Ibarra Mankomunazgoko udalerrietan berdintasunaren inguruko ekitaldi ugari egiten ari dira azken asteotan eta datozen asteetarako ere zenbait jarduera prestatu dituzte.Herriz herri emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz pauso «zehatzak» ematen ari dira, 2013an onartu zuten berdintasun plana gauzatzeko helburuarekin.
Izan ere, Lea Ibarreko Mankomunazgoa osatzen duten udalerriek elkarrekin egin zuten Lea Ibarreko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Plana, eta berdintasun alorrean aurrera egiteko indarrak batu dituzte.
Herri bakoitzeko errealitatea kontuan hartuta jarduera ugari burutu dituzte, eta datozen hilabeteetarako ere zenbait ekimen prestatu dituzte.
«Herri desberdinak gara, eta errealitate desberdinak ditugu, beraz, bakoitzak posible dituenak burutuko ditu», zehaztu dute Lea Ibarreko Mankomunazgoaren Berdintasun batzordetik.
Jarduera batzuk Leako berdintasun batzordetik antolatu dituzte, hau da, udalerri guztiek elkarlanean, eta beste batzuk, ostera, herri bakoitzak bere kontura.
Berdintasuna lortzeko bidean eman behar eta ematen diren pausoak modu «transbertsalean» eman behar dituztela argi dute.
Berdinbidean Bizkaian
Hala, Berdinbidean Bizkaian egitasmoan parte hartzen dabiltza. 2014an, hizkuntza eta irudiari dagokion lehen lan ildoa garatzeko konpromisoa hartu zuten, eta aurten, berriz, sexuaren araberako aldagaien bigarren lan ildoa garatzekoa hartu dute.
Halaber, azaldu dutenez, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea helburu duten proiektuak aurrera eramateko Bizkaiko Foru Aldundiari diru laguntza eskatu diote aurten ere.
Asko dira dagoeneko egin edota martxan dituzten jarduerak. Uztailaren 31an, esaterako, Lea Ibarreko II. bizikleta martxa mistoa egin zuten. Bost udalerriek elkarlanean antolatu zuten Aulestitik Karraspiorainoko bizikleta martxa. Era beren, herri horietako jaietan eraso sexualak eragozteko kanpaina ere egin zuten.
Hilabete honetan zehar Hezkidetza programaren barruan gurasoentzako hitzaldiak egiten ari dira herriz herri. Hezkidetza eta Genero Indarkeria izenburupean, azken hitzaldia etzi izango da Aulestiko herri eskolan, 18:00etatik aurrera.
Bestalde, urrian hasi eta abendura bitartean, Emagin elkartearen laguntzarekin Politika Feministarako ikastaroan parte hartzen dabiltza udaletako langileak eta politikariak. Horiek hilero saio bana egingo dute udal langileek eta politikariek, aldiz, azaroan eta abenduan saio bana egingo dute, Gizaburuagako Eguneko zentroan.
Autodefentsa ikastaroa
Azarorako ere asko dira prestatu dituzten ekitaldiak. Zapatuan nagusientzako autodefentsa feminista ikastaroa egingo dute Aulestin. Ez da aurretik izena eman behar, beraz, parte hartzeko interesa duten herritarrek bertara hurbildu baino ez dute egin behar.
Hala, udalerri berean gazteei zuzendutako hezkidetzaren inguruko ikastaroa egingo dute: Mugak lausotzen. 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara elkartuko dira Aulestiko erabilera anitzeko gelan.
Bestalde, hilaren 21erako hezkidetza lantzeko Mugak lausotzen ikastaroa antolatu dute gazteentzat, Aulestin.