12 kilo marihuana atzeman eta sei lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon
Poliziak konfiskatutako marihuanak 13.500 euroko balioa duela jakinarazi du Segurtasun sailak. Atxilotutakoak epailearen aurrera eraman zituzten atzo goizeanEusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, drogen aurkako operatibo bat jarri...
Poliziak konfiskatutako marihuanak 13.500 euroko balioa duela jakinarazi du Segurtasun sailak. Atxilotutakoak epailearen aurrera eraman zituzten atzo goizean
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, drogen aurkako operatibo bat jarri zuten martxan astelehenean, Gernika-Lumon, eta horren bitartez, 12 kilo marihuana konfiskatzea lortu zuten. Azaldu dutenez, bertan bildutako drogaren balioa 13.500 bat eurotakoa da.Heremegun, Bekoibarra kaleko pabiloi bat zaintzen aritu ziren poliziak; diotenez, droga tratua egingo zenaren informazioa baitzuten.
Iturri berak azaldutakoaren arabera, pabiloi sarrerara iritsi zen taxi bat, eta bertan sartu ziren aipatu eraikinetik ateratako hiru gizonezko, maleta bat eskuan zutela. Beste auto batean, susmagarri bi joan ziren, taxiaren aldamenean. Bekoibarra kaletik gertu, baina, Ibarra kalean, auto biak gelditu eragin zituzten Gernika-Lumoko ertzainek.
Seigarren bat
Orduan, eta mihaketa egin ostean, guztira, 10,10 kilo pisatzen zituzten marihuanaz betetako lau pakete aurkitu zituzten poliziek maleta barruan. Egoera horren aurrean, taxi barruan zihoazen hiru gizonezkoak eta beste autokokoak atxilotu zituen Ertzaintzak, droga trafikoa leporatuta. 10 kilo horiez gain, beste 1,722 gramo kalamu aurkitu zituzten pabiloian. Halaber, 18:30an, seigarren pertsona bat atxilotu zuten, eraikinaren inguruan.
Ikerketa
Atxilotutako sei lagunen artean, ustez, bi pertsona marihuana saltzeaz arduratzen ziren, eta, gainontzekoak erosleak ziren. Hala azaldu du, behintzat, Ertzaintzak. Ikerketa egiteaz arduratu direnek, gainera, atxilotutakoek aurretiaz droga trukea egin izanaren zantzuak aurkitu dituztela zehaztu du Segurtasun sailak.
Atxilotutakoak 21 eta 50 urte bitarteko gizonezkoak dira. Horiek guztiak epailearen aurrera eraman zituzten atzo goizean.