Padel pista bat muntatuko dute Atxondo kiroldegiko frontoian
Atxondo kiroldegian padel pista bat egitea adostu dute Markina-Xemeingo Udalak eta Atxondo kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak. Padel Pro Tour padel pista frontoia dagoen tokian muntatuko dute, eta inaugurazioa azaroaren 23an izango da.Markina...
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, instalazio berriak ez dio udalari ezelako kosturik eragingo. «Esku-hartze hau herriko kirol instalazio publikoak dinamizatzeko udal politiken barnean sartzen da eta Markina-Xemeingo kirol eskaintzaren kalitatea eta kantitatea gehitzea ditu helburu», azaldu dute.
Juan Jose Txurruka Markina-Xemeingo alkateak eta Joseba Iraolagoitia kirol zinegotziak moztuko dute azpiegitura berriaren inaugurazio zinta.