Ordiziarren kontrako derbia galdu dute basurdeek
Gernika Rugby taldeak 22-32 galdu du Ampo Ordiziaren aurka, denboraldiko seigarren jardunaldian. Gipuzkoarrak nagusi izan dira partida osoan zeharGernika Rugby taldeak 22-32 galdu zuen herenegun Ampo Ordiziaren kontra. Orain arteko hiru derbietatik hir...
Gernika Rugby taldeak 22-32 galdu du Ampo Ordiziaren aurka, denboraldiko seigarren jardunaldian. Gipuzkoarrak nagusi izan dira partida osoan zehar
Gernika Rugby taldeak 22-32 galdu zuen herenegun Ampo Ordiziaren kontra. Orain arteko hiru derbietatik hirurak galdu ditubeste biak etxetik kanpo.Ordiziako jokalariak indartsu zelairatu ziren. Neurketa hasi eta 40 segundora lortu zuten lehen entsegua, eta Christian Hendri Rust jokalariak transformatu zuen lehen entsegu hori, 0-7 markagailuan aurrea hartuta.
Orduan, etxeko taldea bizkortzen hasi zen, zelaian aurkaria estutuz, harmailetako zaleen babesaren laguntzagaz. Hala, norgehiagokaren ordu laurdena beteta zela, Berterok aldea apur bat murriztu zuen: 3-7.
Berterok beste aukera bat izan zuen, baina, ez zuen asmatu. Ordiziak erasoan gogor jarraitu zuen, eta lehen zatiko azken minutuetan bere nagusitasuna erakutsi zuen. 3-10-ko markagailuagaz amaitu zen lehen zatia.
Atsedenalditik bueltan, indarberrituta ageri ziren basurdeak, etengabeko presioa eginez. Hala ere, ordiziarrenak izan ziren bigarren zatiaren hasierako jokaldi arriskutsuenak.
Etxekoen kontraerasoko jokaldi batean, Joan Tudela Ordiziako jokalaria zigortu zuen epaileak, eta txartel horia erakutsi zion.
Basurdeek zeukaten nagusitasuna aprobetxatu gura zuten, eta neurketa kontrolatzen hasi ziren, etenik barik entseguaren bila. Baina, Tudela zelairatzeagaz batera beste hiru puntu lortu zituzten ordiziarrek.
Gero, Sclaviren, Nicoren eta Berteroren jokaldi bati esker, markagailuan 10-24 jarri ziren. Aldea murrizteko ahaleginean jarraitu zuten talde gernikarreko jokalariek, eta Scalvik erdietsitako entsegua Berterok transformatu zuen. Zazpi puntuko aldeagaz ziren markagailuan: 17-24.
Azken minutuetan etxekoak puntu gehiago pilatzeko ahaleginean zebiltzan, baina, aurkariak ere ez zuen amore eman, eta aldea handitzea lortu zuen.