Muruetako taldekoak 3. eta 4.en sailkatu dira Euskadiko txapelketan
Zapatuan Gatikan jokatu zuten Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketa. Murueta Sokatira Kirol klubeko kideek 320 kiloko lehen jardunaldia lehiatu zuten, bi multzo desberdinetan.Hain zuzen ere, A multzoan laugarren egin zuten, Ñapurrak taldeagaz...
Hain zuzen ere, A multzoan laugarren egin zuten, Ñapurrak taldeagaz batera. Bi talde horiek puntuazio bera lortu baitzuten. B multzoan, berriz, hirugarren sailkatu ziren.
A multzoko onena Amaiur taldea izan zen, eta B multzoan, berriz, Ñapurrak taldea nagusitu zen.