Kontzertu indartsuak eman dituzte Titadine, Donge eta A.D. taldeek
Erritmo gogorrak entzun ziren zapatuan Markina-Xemeingo gaztetxean. 100 pertsona inguruk bete zuten Akerbeltz, EUP irratiaren aldeko jaialdian. Espero modura, entzuleak hunkitu zituzten Titadine, Donge eta AD taldeek.Lekeitiarrak izan ziren Akerbeltz g...
Lekeitiarrak izan ziren Akerbeltz gaztetxeko oholtza zapaltzen lehenengoak, kanta labur baina zirraragarriak jo zituzten publikoaren gozamenerako.
Ondoren etorri zen Dongerena izan zen baina, kontzerturik jendetsuena. Markina-Xemeingo taldeak lehen kontzertua zuen herrian, eta asko izan ziren herritarrak ikustera joan ziren lagunak. Gutxi gorabehera ordu erdi inguruko saioak eskaini zituzten lekeitiarrek eta markina-xemeindarrek, guztiz leherkorrak.
A.D.-ek ere kontzertu indartsua eskaini zuen, baina, iraupen luzeagokoa. Markina-Xemeingo taldeak dena eman zuen taulagainean.
Teknikariaren lana ere aitatu beharrekoa izan zela azpimarratu dute Eup! irratikoek. Iker Etxebarria Etxebek lan oso ona egin zuela nabarmendu dute.