Jaietan berdintasuna prozesuaren hiru saio egingo dira
Jaien inguruko azterketa egin zuten atzo herritarrek eta hurrengo saioan herritarrek egindako proposamen horiek aztertuko dituzte politikariekJaietan berdintasuna izenpean orain dela bi urte hasitako prozesuari jarraipena emango dio Parekidetasun batzo...
Jaien inguruko azterketa egin zuten atzo herritarrek eta hurrengo saioan herritarrek egindako proposamen horiek aztertuko dituzte politikariek
Jaietan berdintasuna izenpean orain dela bi urte hasitako prozesuari jarraipena emango dio Parekidetasun batzordeak. Hiru saio egitea dute asmoa. Atzokoa izan zen lehenengoa.Herriko eragileek jaien inguruko azterketa egin zuten atzo, bigarren saioan, berriz, udaleko politikariek proposamen horiek aztertuko dituzte eta hirugarren saioan, jaietan parte hartzen duten eragileekin aldaketarako konpromisoak hartuko dira.
Soinu ekipo berria
Jaietan berdintasuna prozesuaren hobekuntzetako bat soinu teknikari lanetan emakume zein gizonezkoak parte hartzea izan zela jakitera eman du Parekidetasun Batzordeak. Horrela, udaletxean soinu ekipo berria dagoenez, ekipo hori erabiltzen ikasteko bi orduko saioak eskainiko dituzte. «Saio hauetan nahi duten herritarrek parte hartu dezakete, eta nahi izanez gero taldeka antolatzeko aukera dago», zehaztu dute.
Parekidetasun batzordeak argitu duenez, ikastaro hori egiten dutenek izango dute, hemendik aurrera, soinu ekipo berria erabiltzeko aukera, eta gainontzekoek lehenakoa.
Ikastaroa egiteko interesa duten herritarrek, taldeka zein bakarka, beraientzat egokiena den ordutegia eta eguna adierazi beharko dute eta ikastaroa horren arabera moldatuko dutela azaldu du Parekidetasun batzordeak. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, parekidetasuna@markina-xemein.com helbide elektronikora idatzi edo 689 992 766 telefono zenbakira deitu beharko dute.