Gorrotxategiren lehen lanak irabazi du Augustin Zubikarai beka
Aurkeztu diren behar guztien artean 33 ezkil beharra aukeratu du epaimahaiak. Amuak literatur jaialdian egin diren ekimen guztiak oso jendetsuak izan diraSekretupean eduki ostean, Amuak literatura jaialdiaren barruan eman da jakitera aurtengo Augustin ...
Aurkeztu diren behar guztien artean 33 ezkil beharra aukeratu du epaimahaiak. Amuak literatur jaialdian egin diren ekimen guztiak oso jendetsuak izan dira
Sekretupean eduki ostean, Amuak literatura jaialdiaren barruan eman da jakitera aurtengo Augustin Zubikarai Nobela Bekaren irabazlea. Hain zuzen ere, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak aurtengo irabazlearen berri eman zuen eguenean egindako galan, Miren Gorrotxategi egile azpeitiarra alboan zuela. Aurteztu diren behar guztien artean Gorrotxategik literaturgintzan egin duen 33 ezkil estreinako proiektua aukeratu du epaimahaiak.Irabazleak Mendigurenek egindako elkarrizketan agertu zuenez, baserri munduaren girotutako misteriozko nobela bat izango da. «Duela 20 bat urte gure osabak buruhezur bat aurkitu zuen lursail batean, eta hori oinarritzat hartuta, baserri munduan girotuta dagoen thriller moduko bat idazteko asmoa dut».
Aurtengo irabazlearen berri emateaz gain, Jasone Osoro iazko irabazlearen 12etan bermuta liburua ere aurkeztu zuten eguenean. Joxemari Urteagak elkarrizketatu zuen egilea, eta besteak beste, liburua bera mamitu eta horren inguruko pasarte batzuei buruz berba egiteko tartea izan zuten.
Eguenean, bestalde, haur eta gazteentzako Augustin Zubikarai IV. Ipuin Rallyaren sari banaketa eta Nanoipuin sariketako irabazleen izenak ere eman zituzten.
Parte hartze handia
Egueneko ekimenez gain, asteburuan ere beste hainbat ekimen ere ekarri ditu agertokietara Amuak literatur jaialdiak. Guztiak oso jendetsuak izan direla nabarmendu dute udal ordezkariek. «Ekimenetan aretoak bete egin dira, eta gustura ikusi ditugu herritarrak. Oraindik ez da amaitu jaialdia; etziko Itsaspeko bihotzak ekimenera gonbidatu nahiko genituzke herritarrak».