Gizonezko bat erreskatatu dute Mundakako gune harritsu batetik
Ertzaintzaren helikopteroak gizonezko bat erreskatatu zuen zapatu eguerdian, Mundakako gune harritsu batetik. Hondartzape hondartzaren inguruan gertatu zen ezbeharra, hain zuzen ere.SOS Deiak-ek istripuaren barri ematen zuen dei bat jaso zuen zapatuan,...
SOS Deiak-ek istripuaren barri ematen zuen dei bat jaso zuen zapatuan, 14:45 aldera. Gizonezko bat gune harritsu batera jausi zela ohartarazten zuen deiak.
Itsasoaren egoeragatik, ezin izan zuten itsasontziz heldu ezbeharra gertatu zen guneraino. Hala ere, Segurtasun Sailetik azaldu modura, Gurutze Gorriko eta Itsas Salbamenduko kideek ere parte hartu zuten erreskatean. Azkenean, Ertzaintzaren helikoptero bat hurbildu behar izan zen gunera.
39 urte zituen gizonezkoa erreskatutu ostean, Gernikako ospitalera eroan zuen anbulantzia batek. Azaldu dutenez, zenbait traumatismo zituen gorputzean.