«Fisioterapeutak lehen harrerako profesionalak gara»
Askok uste dute haiengana joan ahal izateko behar-beharrezkoa dela medikuaren agindua. Horri buruz hitzegin dugu Oier Gorosabelekin, gure eskualdean 1993tik hona arlo horretan lanean diharduen fisioterapeuta.Zuen kontsultara etortzeko medikuaren agindu...
Zuen kontsultara etortzeko medikuaren agindua beharrezkoa al da?
Ez derrigorrez. Lehen ohizkoena horixe zen, fisioek batez ere osasun aseguruekin lan egiten genuelako. Baina norbere kontura, beti egon da guregana zuzenean etortzeko aukera; azken urteetan, gainera, gero eta gehiagok hartzen dute bide hori. Izan ere, fisioterapeutak lehen harrerako profesionalak gara: arazoen nondik norakoak inbestigatzeko ahalmen osoa dugu, kontraindikazioak detektatuz, esplorazio egokia eginaz… Baita, beharrezkoa denean, pazientea beste osagileengana bideratuz ere (batzutan guregana datozenak ez baitute fisioterapiarik behar).
Zer aurkituko du bezeroak zuenean?
Gauza espektakularrik ez: ondo egindako fisioterapia, besterik gabe. Tratamendu tekniken sekretua ez baitago berritasunean, haiek egokiro erabiltzeko trebetasunean baino. Besteak beste -eta hau paziente batzuei ez zaie gustatzen (barreak)-, eskua sartu baino lehen galdetzen eta esploratzen denbora asko ematen dugula ikusiko du. Zergatik? Osagileak ehiztariak bezelakoak garelako: ongi apuntatuz gero, tiro bakarrarekin ituan jo dezakegu; kontrakoa, berriz, metrailetarekin noraezean aritzea bezelakoa da.