Ager Solabarrietak urteko puntuaziorik onena lortu du Ziburun
Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak maila ona erakutsi du Ziburuko (Lapurdi) Nazioarteko Irekian. Zehatz esanda, urteko tiraketarik onena egin du Ziburun; guztira, 567 puntu lortu zituen zutikako modalitatean. «Lortutako puntu kopurua oso ona i...
Azkenaldian emaitza eskasak lortu ostean, pozik agertu da Solabarrieta. «Dirudienez, iaz lortu nuen mailara hurreratzen hasi naiz pixkanaka».
Solabarrietak gaineratu duenez, Ziburun nazioarteko beste tiratzaile olinpiko batzuekin parte hartzea aurrerapauso handia izan da. «Kirol egokituan gabiltzan hiru tiratzaile gonbidatu gintuzten, eta esperientzia oso polita izan da. Normaltasunera bidean lan handia egiten ari gara, eta tiro olinpikoan ari garen denoi aukera berdinak zabaltzea ederra da».