134 korrikalarik parte hartu dute aurten, 8. Lekitto Bixirik Herri Krosean
72 nagusik eta 62 umek egin zuten aringa-aringa zapatu arratsaldean burutu zen proban. Guztiek izan zuten saria amaieran: umeek ezustekoa eta nagusiek askariaEguraldi eta giro paregabeagaz ospatu zen zapatu arratsaldean 8. Lekitto Bixirik Herri Krosa. ...
72 nagusik eta 62 umek egin zuten aringa-aringa zapatu arratsaldean burutu zen proban. Guztiek izan zuten saria amaieran: umeek ezustekoa eta nagusiek askaria
Eguraldi eta giro paregabeagaz ospatu zen zapatu arratsaldean 8. Lekitto Bixirik Herri Krosa. Beste behin ere, ume zein nagusi asko batu ziren, herriko kaleetan zehar, kirolagaz gozatzeko asmoz. Denetara 134 kirolarik egin zuten korrika: 72 nagusik eta 62 umek.Herritarren parte hartzea eta kirola bultzatzea ditu helburu azken urteetan Garraitz Kirol Taldeko kirolariek antolatu duten probak. Beraz, amaieran, ume guztientzako egon zen opari berezia eta lasterketa luzeko partaideentzat, berriz, kamiseta eta askaria.
Bakoitzak bere erritmora amaitu zuen lasterketa, bizkorrago edo lasaiago. Mutilen artean, Ibon San Migel (17? 46—), Ibon Bengoetxea (18’07—) eta Ander Okamika (18? 13—) izan ziren lehenak helmugaratzen, hirurak lekeitiarrak. Nesketan, ostera, Araitz Villa abadiñarra (22? 40—), Eider Gorritxategi durangarra (23? 40—) eta Maitane Gezala Elorriokoa (24? 41—).